Zubien erresistentenaren bila - Iparralde DBHI - Ikasnova
Zubien erresistentenaren bila - Iparralde DBHI
Zubien erresistentenaren bila
Aurten, iaz bezala, DBH 1. mailako ikasleek zubiak diseinatu eta eraiki dituzte uholdeen erruz hautsitako Legorain herri irudikariaren zubia ordezkatzeko. Papera eta kartoia erabili zezaketen soilik, bainan egiturei buruz jasotako ezagutza berriak aplikatuz izugarri erresistenteak diren zubiak lortu dituzte.
Aurreko astean, otsailaren 7an, ikastetxeko gimnasioan pisu probak egin ziren. Zubi erresistenteenak 43,1Kg-ko pisuari eutsi zion. Zubi honen egileak, DBH 1. AB-ko Iskinakoak taldeko ikasleak izan ziren hortaz, aurtengo lehiaketako irabazleak.
Zorionak DBH 1. mailako ikasle guztiei egindako lan handiarengatik eta jarritako ilusioagatik eta bereziki zorionak irabazleei; Iñigo, Iraia, Chloe eta Josue.