Misioa, bisioa, baloreak

Misioa

Pertsonen formazio integrala, euren autonomia eta sormena sustatuz gizartean osozko garapen profesionala eta pertsonala lortzeko gai izateko.

​​​
  • Sanduzelai auzoan kokatutako DBHko Ikastetxe publikoa gara.
  • Sanduzelai, Auzalar eta Buztintxuri IPtik ikasleak jasotzen ditugu
  • Euskarazko D eredua eskaintzen dugu ingeleseko programa eleanitzeko aukerarekin.
  • Eskola garraio zerbitzua eskaintzen dugu.
 



Bisioa

Etengabe aldakorra den gizarte globalizatu, gain-informatu eta anitzean bizi gara. Horrek ikasleek garatu beharreko konpetentziak azaleratzen ditu.

Gure institutuan jasotzen den hezkuntza honakoetan oinarritua dago.

  • Ikaskuntza zentroa izateko nahia dugu, irakaskuntza zentroa ordez, non ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izanen den.
  • Metodologia aktiboetan oinarritutako hezkuntza izatea.
  • Ikasleentzat esanguratsuak diren ezagutzak lantzea.
  • Adimen-anitzak kontuan hartzea.
  • Bloom-en taxonomiako maila guztiak garatzea.
  • Talde kooperatiboetan lan egitea.
  • Hezkuntza-komunitate osoaren parte hartzea
  • Ikasleak berdintasunean heztea.
  • Osasuna eta kirola sustatzea.

 

Baloreak

Gure ikasleak DBHko etapa bukatzean honako balioak garatu izatea espero dugu.

  • Gertutasuna
  • Konpromisoa
  • Ekimena
  • Lankidetza
  • Euskalduna