Zitem ikasgaian itsaspekoak sortu ditugu

2024/12/19


 

DBH 2. mailako Zitem ikasgaian itsaspekoak sortu ditugu. Titan urpekontziaren desagerpena abiapuntutzat harturik, gure ikasleek aberatsen turismoaren inguruan hausnartu dute eta itsaspeko bat sortzeko erronka jaso dute.

Lehenik itsaspekoaren bozetoa eta planoak sortu behar izan dituzte eta metalezkoa izan behar zuenez, metalen propietateak aztertu dituzte.

Beste alde batetik, materiaren agregazio egoerak eta materiaren propieta orokorrak eta bereizgarriak aztertu dituzte. Propietate guztien artean dentsitatea izan da gehien landu duguna, izan ere itsaspekoaren flotagarritasunarekin zuzenean erlazionaturik dagoena baita. Horretarako noski, itsaspekoaren bolumena kalkulatzen ikasi behar izan dute.

Bukatzeko, erabilitako metal kantitatearen kostua kalkulatzeko, itsaspekoaren azaleraren kalkulua ere egin dute.

Primerako ontzi-ingeniariak ditugu Iparralden.

Hemen dituzue ingeniari taldeen eta haien itsaspekoen argazkiak: Argazki albuma