XXXVII. Matematika Olinpiada

2025/05/16

Maiatzaren 10ean Nafarroako Matematika Olinpiadaren XXXVII. edizioa burutu zen Azkoien herrian. Bertan Nafarroako 53 institutu ezberdinetako DBH-ko 2. mailako 161 ikaslek parte hartu zuten. Haien artean Iparraldeko ordezkaritza izan genuen: Enara Azkona, Martin Chacobo eta Imanol Migueltorena. Goiz osoa eman zuten “Ribera del Arga” institutuko polikiroldegian. Bertan bikoteak osatu zituzten eta 6 erronka matematiko ebatzi behar izan zituzten 2 ordutan. Erronkak ez ziren errazak izan baina primeran egin zuten.

Eskerrik asko hirurei Iparralde Institutua hain ongi ordezkatzeagatik!!!!


 

Hemen duzue erronketako bat, ea ausartzen zareten...

“Honako batuketa hau egia da, noski, hitzak bere horretan irakurtzea besterik ez dago hori horrela dela konturatzeko. Gauza da, batuketa hori bitan dela egia. Hau da, bakoitzaren atzean hainbat zifrako zenbaki bat ezkutatzen da. Zenbaki horiek aurkitzeko, ordezkatu egin beharko dituzu zerotik bederatzirako digituak letra horien lekuan. Letra berdinari digitu bera dagokio beti, eta digitu bakoitzari letra bakarra dagokio, errepikapenik gabe.“