Sandulezaiko Zubien lasterketa

2026/11/05

Giro bikaina eta kirola nagusi Sanduzelaiko Zubien Lasterketan!

Urriak 24, larunbatean, DBH 1etik 4. mailara arteko ikasleek Sanduzelaiko Zubien lasterketan parte hartu zuten, kirolaz, festaz eta komunitateaz gozatzeko gogoz beteta.
Egunak ez zion ezeri uko egin, eguraldi eguzkitsuak eta tenperatura atseginak ezin hobeto lagundu ziguten ibilbide osoan zehar. Azpimarratzekoa da, halaber, probaren antolakuntza bikaina eta une oro bizi izan zen giro alaia, hurbila eta kirolzalea.

Mila esker, antolatzaile, bolondres, lasterketara hurbildu zineten ikasle, familia eta irakasle guztiei.

Hurrengo urtean errepikatuko dugu!