Proiektuen erakusketa DBH1

2024/06/21

Ekainaren 11an, DBH 1. mailan ikasturteari amaiera eman zitzaion Zitem, Solimu eta Gaztelania eta Literatura arloetako proiektuen aurkezpenekin. Arratsaldean bi orduz egon ziren ikasleak haien guraso eta senideei urte osoan zehar egindako lanak aurkezten: historiaurreko aztarnategia, museo tiflologikoa, migratzaileen bidaiak, auzo eta herrietako informaziodun triptikoak, Vergelera egindako bisitak, eraikitako paperezko zubiak, negutegiak eta bertan egindako ikerketa zientifikoa landareekin, lurrikarei buruzko lapbookak eta mineralen bilaketarako erronka errobotikoak biltzen dituen Ilargirako misioa besteak beste.

Geletan txoko kooperatiboen nondik norakoak eta irakurketa txokoa ezagutzeko aukera izan zuten eta erakusketari amaiera emateko, Kahoot bidez prestatutako galdetegiari erantzun behar izan zioten. 

Irakasle arduradunok eskerrak eman nahi dizkizuegu etorritako guztiei.