Olimpiada matemática - Iparralde DBHI - Ikasnova
Olimpiada matemática - Iparralde DBHI
Olinpiada matematikoa
2026/05/29
Urtero bezala, Tornamira matematika elkarteak antolatuta, maiatzaren 8an Mendillorri institutuan Nafarroako matematika olinpiada ospatu zen. Bertan, Nafarroa osoko, 2.DBHko 150 ikasle elkartu ziren proposatu zitzaizkien 6 arazori aurre egiteko. Partehartzaile guztiak binaka jarri zituzten, zoriz, hau da, bikotekidea ez zuten ezaguna, eta 6 arazoren soluzioa bilatzeko gehienez ordu eta erdiko denbora zuten.
Iparralde institutuak duen ikasle kopuruaren baitan 3 ikaslerentzat zuen tokia gordea, baina bertan 11 ikaslek izena eman zuten gure barne sailkapen frogak ere egin behar izan ditugu. Froga hauen ondotik sailkatu ziren hiru ikasleak Aitor Agirre Petrirena, Olaia Itoiz Sendra eta Julen Iriarte Moreno izan ziren. Oso ongi ordeztua egon zen Iparralde institutua. Larunbata goiza Mendillorri institutuan eman genuen eta oso esperientzia polita izan parte hartu zuten ikasleentzat eta irakasle laguntzaileentzat. Ez genuen saririk lortu baina eman zizkiguten opariekin pozik itzuli ginen etxera.
