Matematika lehiaketak - Iparralde DBHI - Ikasnova
Matematika lehiaketak - Iparralde DBHI
Matematika lehiaketak
2026/05/29
Ikasturte honetan lehen aldiz Iparralde DBHI institutuak parte hartu du Kanguru Matematikoa lehiaketan. Munduko zenbait herrialdeetan egun berean froga berdina egiten da lehiaketa honetan.
Aipatu lehiaketa Australian hasi zen eta hortik dator kanguru izena, gerora munduko zenbait herrialdeetara zabaldu zen eta bere helburu nagusia matematikak erakargarriagoak egitea da.
Mundu osoan egun berean egin behar zenez, martxoaren 25ean izan zen eta gure institutuko, maila guztietako, 40 ikaslek parte hartu zuten. IkasNOVA gelan egin zuten froga eta ordu eta laurden izan zituzten 30 galderak osatzeko.
Ikasleen iritziak entzunda, erronka zaila zen arren, askok gozatu zutela adierazi ziguten, eta denbora guztia agortu arte saiatzen egoteak hori adierazten du. Hurrengo urtean berriro saiatuko gara.
Azpimarratu nahi dugu, 2.DBH-ko Julen Iriarte Moreno ikasleak Estatu osoko milaka ikaletatik 20. postua lortu zuela eta Nafarroako bigarrena. Zorionak Julen eta zorionak guztioi.
