8 de marzo - Iparralde DBHI - Ikasnova
8 de marzo - Iparralde DBHI
Martxoak 8
2025/03/15
Iragan martxoaren 14an Iparraldek emakumeon nazioarteko eguna aldarrikatu zuen. DBHko 3. eta 4. mailako ikasleek emakumeen ekarpenak eta aldarriak biltzen zituzten kartelak, biografiak eta margoak ikastetxean barna ipini zituzten eta berdintasunean eta justizian oinarritutako beste mundu bat elkarrekin eraikitzeko aldarria egin zuten, ikaslego osoari zuzendutako eta institutuko patioan egindako konzentrazio batean.
Bukatzean, “Zapaltzen gaituen sistemari sua” leloak zuen pankarta jarri zuten atarian patriarkatuaren suntsipenaren alde eginez.