Izotz pistan irristaketan! - Iparralde DBHI - Ikasnova
Izotz pistan irristaketan! - Iparralde DBHI
Izotz pistan irristaketan!
2025/01/09
Abenduan lehenengo mailako ikasleekin izotz pistara joan ginen eta honako hauek dira ikasle batzuek idatzitako kronikak:
"Izotz pistara iritsi orduko patinak jarri eta pistara abiatu gara jolasak egitera. Jolas dibertigarriak izan dira. Erortzerakoan min pixka bat egiten zuen baina azkenean barregarria eta dibertigarria izan da. Plan bikaina da."
(Ane, Aitana, Irantzu, Irati, Marina, Haizea eta Amaia).
"Lehenengo autobusa hartu dugu izotz pistara iristeko. Behin izotz pistan zapatilak aldatu eta ondo pasatzera. Izotz pistan bikain pasatu dugu baina pertsona batzuei ez zaie hainbeste gustatu."
(Mikel).
"Hasieran irristatzen ez genekienez joku batzuk egin ditugu eta gero libre izan dugu. Oso ongi pasa dugu baina batzuetan erori gara."
(Isabel).
Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu. (Educako kontua beharko da)