DBH3ko ikasleek gazta onenaren formula dakite

2026/05/07

Zergatik da osasuntsuagoa eta jasangarriagoa bertako baserriko artzai gazta atzerriko makroetxalde batekoa baino? Zertan desberdintzen dira esne gordina eta pasteurizatua? Zer eragin izan du Ukraniako Gerrak landa munduan? Etiketa bateko zer elelmenturi erreparatu behar diogu esneki bat erosterakoan?

Honakoak eta beste hamaika zalantza argitze aldera, apirilaren 16 eta 23an, DBH 3. mailako B, C, D, E eta F taldeak Elizondora joan ziren. 1. eta 2. ebaluazioetan ekoizpen moduak aztertu ondotik, aurrez aurre ikusteko unea izan zen. Bertan, ardi esneki ekoizpen familiar bat ezagutu zuten: Autxitxia gasnategia.

Herri euskaldun honen bihotzean kokatuta, gaztamine, zenderena eta gaztanbera bezalako altxor zuriak eskaintzen dituzte. Senarra artaldeaz baserrian arduratu bitartean, emazteak esnekiak egin eta saltzen ditu. Bigarren honen testigantzaren bidez, multinazionalen aurrean ekoizle txikiek egindako ahaleginaz jabetu ginen, baita duten eragin oparoaz. Berak esan bezala, “Jaten duguna gara”. Hain zuzen ere, emaitza dastatu ahal izan genuen, opari moduan nork bere ardi jogurt eraman baitzuen.

Generamatzan galderak erantzun genituen. Ordea, ikasleak hizlariaren hausnarketa batekin itzuli ziren: “Zuetako nor izanen da abeltzaina herri txiki batean?