Hezkuntza eskaintza


Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza:

Lau kurtsoz osatuta, bi ziklotan banatzen da.

Curriculum Bereziko Unitatea (CBU):

Ikastetxeak Talde Malgua deitzen dugun Curriculum Bereziko Unitatea (CBU) dauka. Egitura hau malgua da, eta eratu zen adimen dibertsitate funtzional arinarekin edo moderatuarekin loturiko hezkuntza premia bereziak (HPBak) dituzten ikasleak errazago eskolatu zitezen Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe arruntetan, Lehen Hezkuntzan eskolaturik egon ondoren.

CBUn eskolatzeak esan nahi du ikasleek badutela denbora bat Pedagogia Terapeutikoko irakasle baten arreta trinkoa jasotzeko oinarrizko gela batean, irakaskuntza-ikaskuntza prozesua eratzen duen tokia den aldetik. Orobat esan nahi du ikasleek ikastetxeko jarduera orokorretan parte hartzen dutela eta erreferentziako talde batean aritzen direla halako alor eta/edo irakasgai batzuetan (eskola-ordutegiko 1/3 gutxi gorabehera), beren programa berezia garatzen duen curriculum egokitzapen batekin.

Aniztasun Curricularreko (AC) Programa:

HLOHLOk Aniztsaun Curricularreko Programak txertatatzen ditu, DBHko 3. eta 4. mailan garatzen direnak. Programa hauek orain arteko Ikaskuntza eta Errendimendua Hobetzeko Programen ordezkoak dira. Azken hauek DBHko 2. eta 3. mailetan garatzen ziren.

Aniztasun Curricularreko Programa aniztasunarekiko arreta antolatzeko neurri bat da, eta zuzentzen zaie, batez ere, ikaskuntzan zailtasun nabarmenak, baina ikaste edo ahalegin ezaren ondoriozkoak ez direnak, izaten dituzten ikasleei.

Programa hauetan berariazko metodologia erabiltzen da, edukien, jardueren eta, kasua bada, irakasgaien antolaketa orokorra ez bezalako antolaketaren bidez, eta haien helburua da ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzea.