Negutegi – hazitegia



Kaixo! 3F-ko taldea gara eta negutegi-hazitegi bat egin dugu Esparru Praktikoa ikasgaian (Teknologia). Proiektua asko kostatu zaigu, ia 4 hilabete, baina azkenean bukatu dugu!

Negutegia landareak ongi gordetzeko eta temperatura onean egoteko egin dugu. Hazitegia da ere, bertan haziak erein eta tenperatura baxuetatik eta euritik babestuta egongo direlako. Hazitegi barruan termometro bat jarri dugu temperatura neurtzeko, momentukoa eta baita eman den maxima eta minimoa.

Bi ate dauzka eta lehiatilla bat gaineko partean, gehiegi ez berotzeko eguzkiak jotzen duenean, horrela, lehiatila irekitzean hazitegia aireztatu daiteke.

Egitura birziklatutako egurrarekin egin dugu, paleetatik ateratakoa. Ateek kisketa bikoitza daukate eta heldulekuak ere. Goiko leihatilak baditu tope batzuk nahi izatekotan irekita mantentzeko.

Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image
Responsive Image