Xedea, ikuspegia eta balioak - Iparralde DBHI - Ikasnova
Xedea, ikuspegia eta balioak - Iparralde DBHI
Xedea, ikuspegia eta balioak
Xedea
Xedea
Zentro hau nahi dugu:
Pertsonen formazio integrala, euren autonomia eta sormena sustatuz gizartean osozko garapen profesionala eta pertsonala lortzeko gai izateko.
- Sanduzelai auzoan kokatutako DBHko Ikastetxe publikoa gara.
- Sanduzelai, Auzalar eta Buztintxuri IPtik ikasleak jasotzen ditugu
- Euskarazko D eredua eskaintzen dugu ingeleseko programa eleanitzeko aukerarekin.
- Eskola garraio zerbitzua eskaintzen dugu.
Ikuspegia
Ikuspegia
Hauek dira gure portaera eta jarreraren erreferentzia diren BALIOAK:
Etengabe aldakorra den gizarte globalizatu, gain-informatu eta anitzean bizi gara. Horrek ikasleek garatu beharreko konpetentziak azaleratzen ditu.
Gure institutuan jasotzen den hezkuntza honakoetan oinarritua dago.
- Ikaskuntza zentroa izateko nahia dugu, irakaskuntza zentroa ordez, non ikaslea bere ikaskuntzaren protagonista izanen den.
- Metodologia aktiboetan oinarritutako hezkuntza izatea.
- Ikasleentzat esanguratsuak diren ezagutzak lantzea.
- Adimen-anitzak kontuan hartzea.
- Bloom-en taxonomiako maila guztiak garatzea.
- Talde kooperatiboetan lan egitea.
- Hezkuntza-komunitate osoaren parte hartzea
- Ikasleak berdintasunean heztea.
- Osasuna eta kirola sustatzea.