Zubi lehiaketa - Iparralde DBHI - Ikasnova
Zubi lehiaketa - Iparralde DBHI
Zubi lehiaketa
2019/02/21
Hirugarren ebaluaketa honetan, 1.DBHn teknologia ikasgaian egiturak landu dira. Tailerrean saiakuntzak egin genituen eta, horri esker, izugarri ikasi genuen egiturei buruz!
Eta jakintza guzti horiek praktikan jarri genituen paperezko zubi erresistenteak eraikitzeko. Hauetatik, arau jakin batzuk betez, pisu gehien jasateko gai zena irabazle atera zen.
Zubi diseinu ezberdinak topatu genituen lehiaketaren egunean, nahiko erresistenteak gehienak! Erresistenteena 1C gelako 4. taldeak (Oskia, Oier, Amaiur eta Marcos) eraikitakoa izan zen 14.25Kg jasan zituelarik.
Argazki eta bideoetan ikus dezakezuenez, oso ongi egin zuten lan partaide guztiek, Zorionak!