Bisitaldia Gurbindo etxera

2024/12/01


Udazken honetan, 3E, talde malgua eta 4Eko ikasleak Gurbindo etxea eta inguruko baratze guneak ezagutzera joan dira. Gurbindo Etxea, Aranzadi parkean kokatzen da eta hiri- eta landa-eremuen arteko lotunea da. Bisitaldian zehar, ikasleek nekazaritzaren berezko lanak eta Nafarroako baratzeetako laboreak bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, 3. mailako eta 4.mailako ikasleek Nendo Dango hazi bolak eta eguzki-labea tailerra egin zuten, hurrenez hurren. Bisitaldian ikasitakoei esker, Baratza ikasgaieko ikasleek, institutuko baratzean aplikatzeko permakulturako teknika berriak ikasi dituzte.
Argazki gehiago ikusteko klikatu hurrengo estekan: Gurbindo etxera bisitaren albuma