Sexu Hezkuntza tailerra

2019/03/25

2DBHko ikasleak sexu hezkuntzaren inguruko tailerra jaso dute egun hauetan.

Ikasleen espektatibetatik abiatuta, “zer egingo zenuke gustuko duzun norbaitekin?” dinamika eta “Egoera, lehen aldia…” dinamika aurrera eraman ziren ikasgeletan. Dinamika horiek “aitzaki” harturik ikasleek zituzten zalantzak argitzen joan zen tailerra egitera etorri zen pertsona, Saioa. Bukatzeko autoestimuaren inguruko dinamika bat egin zuten ikasleek bakoitzak norbere buruari diogun maitasunari garrantzia eman nahian.