Robotika tailerreko lanak

2020/05/23

Ikasturte honetan Robotika Tailerra egin da lehenengo aldiz. Arlo honen helburu nagusia problema teknikoen ebazpenerako ikasleen pentsamendu konputazionalerako gaitasuna garatzea da. Ikasturtean zehar lanen zailtasun maila igotzen joan gara. Hemen dituzue egindako lan batzuk ikusgai.

Programazioa Scratch-ekin

Ikasturtearen hasieran programazioaren mundura hurbildu ginen. Scratch-ekin programatzen ikasi genuen. Aurkezpen interaktiboak, musika bideoak, istorioak eta joko dibertigarriak sortu genituen. Esteka honetan lan batzuen bilduma duzue. Jokoen jasuan jokatu dezakezue.

scratch.mit.edu

Robotika mBot. Hainbat erronka.

Aurrerago mBot robotak ezagutu genituen eta proposatutako hainbat erronka ebatzi genituen, hala nola: oztopoen detekzioa roomba robota bezala, gaua/eguna detektatzea, eremu finko baten barnean mugitzea, marra beltza jarraitzea Amazon biltegietako robotak bezala. Bideo honetan klasean egindako lanak ikus daitezke.

Egin ez ditugun proiektuak

Ikastetxea itxi baino lehen gure beharrak asetuko zituen robota diseinatzen hasi ginen. Oso ideia onak izan zituzten ikasleek baina azkenean ezin izan ziren gauzatu. Pena ikaragarria izan da zuen robot zerbitzaria, zarataren semaforoa, Piloten harrapakaria, Fregobota edota Lanpara magikoa eta beste hainbat ikusi ahal ez izatea…

3D diseinuak

3D inpresorak ez ditugun arren makerrak ginela imaginatu genuen. TinkerCAD programarekin umeentzako Bunny Boo jokoaren piezak diseinatu genituen eta “non touch” dispositiboak, Covid-19 gaitz madarikatuaren zabaltzea gelditzeko lagungarri.