Plastikako lanak

2021/08/25

Plastikako irakasgaian ikasleak lanean jo eta ke aritu ziren 2020/21 ikasturtean. Jada ikasturte berria hastear gaudela aurreko kurtsoko zenbait lanen bilduma egin eta zuen ezagutzarako argitaratzen ditugu:

Giza Gorputza

DBH 2ko ikasleak, giza gorputzaren irudia lantzen aritu ziren hirugarren hiruilekoan. Ondoren ikusgai dauden marrazkiak egin ziren ariketa ezberdinen emaitza da.

Animazioa Proiektua

3. DBHko ikasleak, animazioa lantzen aritu dira plastika, ikus eta ikusentzunezko ikasgaian. Zaborren erabilpenaren kudeaketaz kontzienziazio kanpaina baterako publizitate spot bat egin dute. Adibide moduan bi bideo hauek jarri ditugu ikusgai:

Binomio fantastikoak

3.DBHko ikasleak Sormen Digitala Proiektuko ekintzen barruan, Leire Urbeltz Ilustratzaile eta artistaren bisita izan dute. Berak sormena lantzeko ariketa bat proposatu die ikasleei. Hauek dira ariketa horretan egin dituzten irudietako batzuk:

Formatu handia

4. DBHko ikasleak, plastikako ikasgaian formato ezberdinetan lan egin dute. Ariketa honetan tenperak eta teknika mixtoak erabili dituzte formato handiko irudi bat egiteko. Hona adibide batzuk:

Iragarkia eta kartela

4.DBHko ikasleek, plastikako ikasgaian albiste edo ekintza bat iragarri behar izan dute. Horretarako iragarki bat sortu eta kartel bat egin dute. 

Eta bukatzeko, maila eta proiektu ezberdinetarako ikasleek egindako lan ikusgarrien azken bildumatxoa ikusiko duzue hurrengo irudietan:

Ezin ukatu izugarrizko artistak ditugula gure ikasleen artean!