Planeta dantzan proiektuko azken lanak

2021/07/01

Hemen dituzue DBH 1. mailako ikasleek Planeta dantzan proiektuaren inguruan egin dituzten lanak. Jakinen duzuen bezala Iruñeko Udalaren Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak, Biarritzeko Malandain Balletak, Donostiako Cristina Enea Fundazioak eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak elkarlanean garatutako proiektua da Planeta dantzan, artea eta ingurumena uztartzen dituena.

Iparralde institutuak aukera izan du bertan parte hartzeko eta hauek dira ikasleek egindako azken sentsibilizazio kanpainaren ereduak. Klikatu irudian ikusteko.

Zorionak guztioi egindako lan handiagatik!