Organo-emateari buruzko hitzaldia ATEHNAren eskutik

2023/05/13

Apirilaren 28an, DBHko 3.mailako ikasleek organo-emateak duen garrantziari buruzko hitzaldi interesgarria izan zuten ATEHNA erakundearen eskutik (Nafarroako Gibel Transplantatuen eta Gaixoen Elkartea). Hitzaldian, organo-emaileen eta pertsona transplantatuen esperientziak eta bizipenak ezagutzeko aukera izan zuten, eta denek arreta handiz entzun zituzten haien azalpenak. Mila esker eta hurrengora arte!