Nola biziraun nerabezaroari? DBH 4. mailako ikasleen oparia DBH 3. mailako ikasleei - Iparralde DBHI - Ikasnova
Nola biziraun nerabezaroari? DBH 4. mailako ikasleen oparia DBH 3. mailako ikasleei - Iparralde DBHI
Nola biziraun nerabezaroari? DBH 4. mailako ikasleen oparia DBH 3. mailako ikasleei
2023/06/12
Hirugarren ebaluazioan zehar, DBH4. mailako ikasleak aldizkari bat sortzen aritu dira Balio Etikoetako ikasgaian. Aldizkari hori sortzeko aitzakian, nerabezaroan sentitzen dituzten presio sozialei buruz hausnartu dute, eta horiei aurre egiteko zenbait gomendio pentsatu dituzte, DBH 3ko ikasleei emateko. Hala, DBH 4. maila bukatzearekin batera “opari” hori egin diete DBH 3koei: nerabezaroan sentitzen dituzten zenbait presio sozial identifikatu dituzte, horiek azaldu, eta presio horiei aurre egiteko zenbait gomendio eman dizkiete. Behin aldizkaria osatuta, gelaz gela joan dira hirugarren mailakoei beraien proiektuaren berri ematera.
Hurrengo irudian klikatuz lan guztia ikusteko parada izanen duzue: