MendiEscape Ezkaba mendian: “Ihes handia” proiektuaren amaiera - Iparralde DBHI - Ikasnova
MendiEscape Ezkaba mendian: “Ihes handia” proiektuaren amaiera - Iparralde DBHI
MendiEscape Ezkaba mendian: “Ihes handia” proiektuaren amaiera
2021/04/24
Apirilaren 14an 80 bat ikaslek ‘ihes gela’ batean parte hartu zuten, 1938ko maiatzean San Kristobaleko gotorlekuko 795 presoren ihesa irudikatuz eta memoria historikoa berreskuratu nahi zuen hezkuntza proiektu bati amaiera emanez.
Nafarroaren memoria historikoa berreskuratzea, zehazki 1938ko maiatzean San Kristobal gotorlekuko 795 presoren ihesa, eskaperoomaren bidez. Horixe da Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako irakasle-talde batek asmatutako “La gran fuga” hezkuntza-programaren helburua. Programa horretan DBHko eta Oinarrizko LHko 400 ikaslek baino gehiagok parte hartu dugu. Azken proba apirilaren 14an egin zen Ezkaba mendian. 80 ikasle inguruk elkarrekin lan egin zuten Lumbier LHIko eta CI Hezitzaileen Eskolako goi-mailako ikaskideek diseinatutako probak gainditzeko, Nafarroako lehen MendiEscape hezitzailea izan zen horretan.
Hor egon ziren DBH 4. mailako Iparraldeko zenbait ikasle. Tamalez bertan parte hartzeko plaza kopurua mugatua zen eta ezin izan zuten gure ikasle guztiek parte hartu. Baina parte hartutakoek paper bikaina jokatu zuten. Hemen ikus dezakezue jardueran grabatutako bideotxo bat:
Argazki guztiak ikusteko klikatu hurrengo estekan: argazki albuma
Hemen dituzue proiektuaren inguruan hedabideetan argitaratutako zenbait albiste: