Liebana Goñi Yarnoz ilustratzailearen bisita

2020/11/04

Aurten lehen aldiz Iruñeko Udalak Sartu eta Sortu programa antolatu du. Egitasmo honen helburu nagusia sortzaileak ikastetxeetara hurbiltzea da, DBH 1.mailako ikasleengana, hain zuzen. Hori dela eta, DBH 1.mailako ikastaldeek sortzaile baten bisita jasoko dute datozen egunetan. Pasa den astean, esate baterako, 1.E gelara Liebana Goñi Yarnoz ilustratzaile iruindarra hurbildu zitzaigun. 

Liebana ez zen bakarrik etorri, harekin Kike Diez de Ultzurrun itzultzailea ere etorri baitzen aurkezpen lanak egitera. Artistak bere lan egiteko metodoa azaldu zien ikasleei eta hauek hainbat galdera egiteko parada izan zuten. Bitxikeria moduan, Ze Berri? aldizkarikoak agertu ziren, hortaz, adi egon Ze Berri? aldizkariaren azken zenbakiarekin, zuetako norbait agertuko baita.