Lacturalera irteera 3. mailako ikasleekin

2022/02/15

Pasa den abenduaren 9an, 3. mailako B eta D taldeetako ikasleekin, Lacturaleko behi aziendara irteera egitea planteatu genuen. Helburuak, Irurtzun inguruko paisaia politak ikusteaz gain, haien lanbidearen inguruan gehiago ikastea eta sektore ekonomikoen jarduera errepasatzea ziren. Klasean azaldutako kontzeptuak (input, output, mozkina, lehengaiak…) bertatik bertara ikusteko aukera ezinhobea. 

Aiala gidarekin batera, behiak nola hazten zituzten, jezteko makinak, janaria, mekanizazioa… prozesu guztia ikusi genuen, baita ulertu ere zergatik den horren garrantzitsua esne kutxa batek dendan gutxieneko prezioa izatea, bestela abeltzainek ez baitute bizirauteko nahikorik. 

Hurrengo egunean uholdeek ezinezkoa egin zuten A eta C taldeekin irteera egitea, horregatik otsailaren 1era atzeratu behar izan genuen, baina atzerapenak ez zuen bisita okertu. Gainera, jogurt eta esne goxoa eman zizkiguten oparitan, eta Etxeberriko frontoian pilotan jokatzeko tartea ere izan genuen. Egun polita pasa genuen!