Lacturalera bisita

2021/12/18

Abenduan zehar DBH 3. mailako ikasleak Lacturalera bisita egin zuten. Lehen eskutik ikusi zuten nola egiten den esnearen ekoizpen integrala. Hainbat jarduera egin zituzten ere: txekorrei jaten eman, behiak jeisteko automatizatutako sistema ikusi eta postre goxoak dastatzeko aukera izan zuten.

Talde bati elurra eta besteari uholdeak tokatu zitzaizkien arren, primeran pasa zuten ikasleek eta lehen sektoreari buruzko gauza asko ikasi zituzten.

Argazki gehiago ikusteko hemen klikatu.