Kanpaldia Riglosen

2019/05/09

Maiatzak 2 eta 3an DBH2ko ikasleak Riglos eta Murillo de Gállegon izan ziren kanpaldian. 

Lehenengo egunean Rigloseko mailoen inguruan ibilaldia egin ondoren Murillo de Gállegoko “Altuera parkean” gozatu ederra hartu zuten. Rigloseko aterpean lo egin ondoren ostiralean rafting egin zuten Murillo de Gállegon. 

Kanpaldiaren argazki gehiago hemen ikus ditzakezue.