Iturrama Paper Bridge lehiaketa - Iparralde DBHI - Ikasnova
Iturrama Paper Bridge lehiaketa - Iparralde DBHI
Iturrama Paper Bridge lehiaketa
2022/05/02
Apirilaren 27an Iparralde DBHI-ko lehenengo mailako ikasleak Iturrama institutura joan ziren paperez egindako zubi lehiaketa batetara. Zubi hauek teknologia ikasgaian egin zituzten. Lorut beharreko erronka apurtu gabe ahalik eta pisu gehien jasatea zen. Zubi hauek paperaz eta itsaskinez egin zitezkeen soilik, 40cm-ko tarte bat pasa behar zuten eta gehienez 300gr pisatu behar zuten.
Gure institututik eramandako zubi guztien artean pisu gehien jasan zuena DBH 1C taldeko Naiara Belascoain, Saioa Perez eta June Zuastik egindakoa izan zen. Haien zubiak 21,25kg pisuarekin apurtu zen azkenik. Hiruek Planetarioa bisitatzeko sarrera batzuk irabazi dituzte. Zorionak!