Iparraldeko ikasleak irabazle Jeunesse pour l’égalité lehiaketan - Iparralde DBHI - Ikasnova
Iparraldeko ikasleak irabazle Jeunesse pour l’égalité lehiaketan - Iparralde DBHI
Iparraldeko ikasleak irabazle Jeunesse pour l’égalité lehiaketan
2022/03/28
DBH 4º mailako 3 ikasle “Stop homophobie” kartelarekin irabazleak izan dira Observatoire des Inégalités de Paris instituzioak antolatutako Jeunesse pour l’égalité konkurtsoan. Bigarren ebaluazioan frantsesa ikasgaian desberdintasunen inguruko lanketa egin dugu talde proiektuen bidez eta Erik Ramos, Leyre Fernández-Lomana eta Xabier Narcue ikasleek, proiektuaren atal bat bezala, LGTBIQfobia salatzeko kartel bat egin zuten. Hasteko, finalistak gelditu ziren konkurtsoan. Eta pasaden martxoaren 23an egindako sari banaketen zeremonian irabazleak izan dira haien kategorian!
Hemen duzue haiek egindako kartela:
Zorionak egindako lanagatik!
Esteka honetan Observatoires des Inégalités-ek argitaratutako artikulua ikusgai, non sarituak izan diren lan guztiak ikus daitezkeen (adin kategoria ezberdineko bideoak eta kartelak).
https://www.inegalites.fr/Quelles-sont-les-oeuvres-gagnantes-du-Prix-Jeunesse-pour-l-egalite-2022