Iparraldeko arotzak

2020/01/31

San Kritobal urtu ta….. hau guztia egin!

Egun hauetan zehar, ikastetxeko sarreran, DBH 2. mailako ikasleek Teknologia arloan egindako proiektuen erakusketa daukagu.

Iparraldeko arotzak izeneko proiektuan, ikasleek metal ezberdinen izenak, propietateak eta erabilerak ikasi dituzte eta bide batez, metalak lantzeko erremintak erabiltzen.

Iturengo abesti famatuan agertzen den arotzak egin bezala, gure ikasleek joareak ez, baina metalez egindako bestelako objektuak hartu eta beste erabilera bat eman diete. Modu honetan ere materialen berrerabiltzearen aukeraz jabetuz.

Argazkiek argi ikusten duten bezala, lan handia egin dute denek eta konturatu gara bati baino gehiagori eskultore ofizioa ere gustatu zaiola!

Disfrutatu argazkiak.