Iparralde DBHIn ez dugu eraso sexistarik onartzen

2019/11/27

Iragan azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren karietara Iparralde DBHIn egindako jardueretan argi gelditu da ikasleok eta bertako langileok ez dugula eraso sexistarik onartzen.

Egunaren hasieran gela guztietan egunaren inguruko nondik norakoak azaltzen zituen testu bat irakurri zen eta ondoren Iparralde DBHIko pertsona ezberdinek bere testigantza emanez, ikasleek grabatutako honako bideoa ikusi genuen.

Bideoa

Benetan beldurgarriak bertan entzuten diren testigantzak.

Patio ordua baino 15 minutu lehenago gela guztietatik ikastetxean egun hontarako jarduerak prestatzeaz arduratu diren zenbait neska pasa ziren eta Nafarroan azaroaren 25a arte egondako salaketa guztien kopuruaren inguruan hitz batzuk esan zituzten eta horren inguruan hizketalditxoa egiteko parada izan genuen.

Neskek, patio ordurako antolatutako ekintzan parte hartzera animatu zituzten haien ikaskide guztiak eta hona hemen erantzuna:

Mezua argi dago, ez dugu eraso gehiago egoterik nahi!

1041 EZ