Ingurumen-kontzientziazioa eta dantza uztartuko ditugu “Planeta Dantzan” proiektuaren bitartez

2021/02/08

Planeta Dantzan ikuskizuneko momentu bat

Iparralde DBHIk berriz izanen du aukera Iruñeko Udaleko Ingurumen Hezkuntzako Lantaldeak, Malandain Ballet Biarritz taldeak eta Donostiako Cristina Enea fundazioak elkarlanean sortutako proiektu pedagogiko berritzailean.

Iaz “Itsas-laminak” izeneko proiektuarekin plastikoek itsaso eta ozeanoetan sortzen dituzten kalteen inguruan lanketa egin zuten ikasleek. Aurten DBH 1. mailako ikasleek ingurumen-larrialdia izanen dute ardatz, bai eta horri ikuspegi indibidualetik kolektiboraino aurre egiteko beharra ere, egoera hori aldaketarako eta hobekuntzarako aukera bihurtuta.

Hemen duzue gaiaren inguruan Iruñeako Udalak ateratako prentsa oharra: Iruñeko hiru ikastetxetako 369 ikasle ingurumen-kontzientziaziora hurbilduko dira dantzaren bidez, mugaz gaindiko hezkuntza-proiektu batean

Malandain Balleta. Fossile ikuskizuna, Planeta Dantzan proiektuari lotutako dantza lana