Ikasbidaia 2022

2022/05/07

Apirilaren 9tik 13ra, DBH 4.mailako ikasleak Calellan egon dira ikasbidaian. Lehenengo urtea izan da eta esperientzia oso politta, bai ikasleentzat, bai irakasleentzat.

Rafting egiten bustitzen ginen bitartean, barrez lehertzen, naturaz gozatu dugu. Bartzelonan, parkean, Rambletan, Aquariumean, paseoan, disfrutatzen eta argazki ederrak egiten ibili gara; Calellako hondartzan bainatu eta atseden hartu dugu; hotelean gelaz gela harreman berriak egiten aritu gara; Portaventuran bertigoa eta urdailean tximeletak sentitzeko aukera izan dugu; gauean diskotekan gorputzari astinaldi ederra eman diogu… eta autobusean pasatutako orduak ere aprobetxatu ditugu lagunekin hizketan aritzeko, tik-tokak grabatzeko, lokuluxkak botatzeko, elkarri adarra jotzeko…

DENAK ELKARREKIN ETA ELKAR ERRESPETATUZ BIDAIAZ GOZATU EGIN DUGU!

Ikasbidaiko argazki albuma ikusteko, egin klik hurrengo irudian: