Ibai Osinaga musikariaren bisita - Iparralde DBHI - Ikasnova
Ibai Osinaga musikariaren bisita - Iparralde DBHI
Ibai Osinaga musikariaren bisita
2020/11/11
IBAI OSINAGAREN EMANALDIA. Iparralde DBHI. Osteguna, 2020ko urriaren 29.
Novalis erromatiko alemaniarrak zioen bezala «artista batek baino ezin du biziaren zentzua erakutsi». Eta hori da ez beste Ibai Osinaga bardoak ekarri ziguna joan den asteko ostegunean Iparralde ikastetxeko 1F-ko ikasle eta irakasleoi. Kike Diez de Ulzurrunen gidaritzapean aritu zitzaigun gogotsui eta sentimenduz bere bizi esperientzia eta musika zelan uztartu zituen erakutsiz.
Bardoen aulki altua eta bere kitarra baliatuz magia egin zuen ordu betez. Hainabt gauza kontatu zituen, nola bere amaren galerak eta sortu zion minak musikaren bidez trasmititzera iragan zen. Altxatu taldearen ibilbideaz hainbat pasadizo kontatu zituen bai eta abestiak nola sortzen diren tutorial txikia ere. Unibertsitate garaiko “zaldi zangoan” olerkiaren sormen prozesua nola egin zuen eta nola abesti bihurtu zen azkenean.
Ikasleek lehenengo momentutik erakutsi zuten interesa eta saioaren amaieran galdera ugari egin zizkioten. Biharamunean galdetu nien ikasleei saioaren inguruan ba ote zuten iritzirik edo komentariorik. Batzuk batzuk jaso nituen. Esaterako Oihane Cabanillasek esan zuena: «Niri gustatu zitzaidan abesterakoan nola transmititzen zuen sentimendu hori. Kantak asko gustatu zitzaizkidan. oso ongi pasa nuen». Edota Lara Elizaldek esan zuena: «Nire ustez oso ondo azaldu zigun guztia. Egunen batean abestiren bat idazteko asmorik izatekotan baliogarria egingo zait ikusitakoa». «“Agur” abestia super polita izan zen eta nahiko tristea ere. Abestiak bere ama hil zela kontatzen zuen…» esan du Ekiñek bihotzera iritsi zitzaiola esan duenean.
Beraz, maisu Ibaik hainbeste merezi dute ikasleek esker ona jasotzea kronika hau idazten ari den irakaslearen partez. Izan ere, emanaldia bikaina izan bazen ere, sortu zen giroa guztiz gogoangarria suertatu zen.
Juan Latienda 1F-ko euskara irakaslea