Hizkuntza Proiektua martxan!

2023/03/26

Ikasturte honetan Ikastetxeko Hizkuntza Proiektua jarri dugu martxan (aurreko hiru ikasturtetan proiektuaren diseinuan lanean egon ondoren) eta egun hauetan jarduera bereziak antolatu ditugu maila ezberdinetan.

EITBko Jon Lamarkak eta Itziar Arangurenek DBH1eko ikasleak bisitatu zituzten eta EITBk euskaraz sortutako ikusentzunezko baliabideak ezagutarazi eta partekatu zituzten. Iruñe Astitz, euskal sortzaileak eta ikastetxeko Euskara irakasleak, youtuber zuzeneko saio bat eskaini zuen gure liburutegitik, eta DBH2ko ikasleek zuzeneko saioa ikusteko aukera izan zuten. Goi mailako kirolari euskaldunak ere gurera hurbildu eta DBH4ko ikasleekin elkartu ziren. Amaia Aldai, pilotariak, eta Nerea Ibinaga, mailu jaurtitzaileak (eta hau ere institutuko musikako irakaslea) haien esperientziak gure ikasleekin partekatu zituzten.

Bestela ere, aste honetako ostiralean, martxoak 24, Euskalerria irratiko zuzeneko emisioa izan dugu institututik. Metropoli forala saioa goizeko 9etatik 11ak bitartean eskaini dute. Institutu osoak irratsaioa jarraitzeko aukera izan du, eta horrela DBH3ko ikasleek gelan kazetaritzaren inguruan landutakoa zuzenean ikusteko parada izango dute, edota DBH1eko Komunikazio Tailerreko ikasleek. 

Euskara zaindu, hizkuntzak maitatu.