Harri eta metalen arkeologian murgildu dira Iparralde DBHI Ikastetxeko ikasleak - Iparralde DBHI - Ikasnova
Harri eta metalen arkeologian murgildu dira Iparralde DBHI Ikastetxeko ikasleak - Iparralde DBHI
Harri eta metalen arkeologian murgildu dira Iparralde DBHI Ikastetxeko ikasleak
2023/12/19
Nafarroako museoak Iparraldeko 1. mailako sei klaseei bisita gidatua eskaini die. Paleolitoko aztarnetatik hasi eta lehenengo idazkietarainoko ibilbidea indusketa desberdinen bitartez ezagutu dute bisita gidatuan.
«Nafarroako Museoak aurki erakutsiko du Irulegiko eskua lehenengo solairuan». Horiexek izan dira Olaia Nagorerek, Nafarroako Museoko museologoak eta Iparralde dbhi-ko gidari izan denak esan diguna esku famatuaz galdetu diogunean. Davinciren Monalisarendako propio egin zuten kutxa bereziaren oso antzekoa prestatzen ari baitira euskaldunen eskuarendako.
Museoaren ondarea ordea, handia da eta Nafarroako Museoak arkeologiak nabarmendu dituen aurkikuntza bitxi bezain esanguratsuak eskaintzen ditu. esate baterako Egiptotik eta Ebro ibaitik gora iritsitako Escarabeoa. Edota euskaldunen lehenengo txanponak.
Talde txikitan eta norberak bere txostena eskuan eta bolaluma prest sartu dira ikasleak museoaren sabelean. Historiaurreari eskainitako aretoan adi entzun dituzte Olaiaren azalpenak, eta ondoren, mosaiko erromatarraren inguruan dauden erakus-leihoetara abiatu dira, ikastetxean egindako hipotesiak egiaztatzera. Datak errepasatu; piezak laguntzen dituzten oharrak irakurri eta irudimenarekin garraiatzea bat izan dira ordu bete iraun duen bisitaldian.