Gosari osasuntsua eta jasangarria

2023/03/06

Otsailaren 1ean, lehen eta bigarren saioetan, gosari osasuntsu eta jasangarri bat prestatu genuen 1CDko ikasleen artean. Horretarako, bakoitzak zerbait ekarri behar zuen etxetik, klasean zerrenda batetik haiek aukeratu zutena, gainontzekoekin konpartitzeko. Gosari-solasaldi bat izan zen eta bere helburuak hauek izan ziren:

  • Gosari osasuntsua eta jasangarria zer den ikastea eta bere konstumoa bultzatzea.
  • Haien talde-plana errebisatzea: ebaluazioan zehar orain arte egindako lanen balorazioak egin eta hobetzeko proposamenak aztertu, taldekideen artean eta irakasle- ikasleen artean.

Azken finean, lortu nahi zena giro lasai eta goxo batean gure artean solastu eta lanen inguruan hausnarketa egitea zen. 

Bakoitzak etxetik ekarri behar zuena: 

  • Aukeratu zuen produktua jendeak hartzeko modukoan, hau da: fruta zurituta eta puskatuta, ogia eta bizkotxoa puskatuta, eta abar. Esnea institutuan berotu genuen.
  • Bakoitzarentzako tresna berrerabilgarriak: koilaratxo bat, ohialezko serbiletak, etab. Edalontzi berrerabilgarriak instituak jarri zituen.
  • Eta bakoitzak ekarritako produktuaren txartela, zergatik ekarri zuen produktu hori osasuntsua eta jasangarria zen azalduz.

Egun horretan ez zuten etxean gosaldu, institutuan baizik eta iraun zuen bi saioetan zehar oso giro polita lortu zen, osasuna eta jasangarritasunaren inguruan hausnartu eta praktikan jartzeaz gain. 

Parte hartu zuten ikasle eta irakasleek oso balorazio positiboa egin zuten, errepikatzeko zain.