Gaur gurera dator… UMETXEA

2018/10/26

Astelehen eta asteartean Umetxeako gaztetxe publikoaren bi monitore etorri ziren bigarren maila guztiak bisitatzera. Eneko eta Miren, mila esker!!!

Azaldu ziguten zein den Umetxean egiten duten lana, jokuak, graffittiak, erraldoiak… eta zenbait galdera etiko korapilatsu egin zizkieten ikasleei taldeka eztabaidatzeko. Oso interesgarria izan zen.
Bukatzeko, patiora joan ginen txapelketa sutsua egiteko, aldi berean elkar laguntzen ikasiz. Primeran egon zen.
Ah! Eta ikasleek Miren eta Enekori egindako bizkotxoak eta tortila sekulakoak jan genituen!!!
Mila esker denoi.