Gabonetako jaialdia - Iparralde DBHI - Ikasnova
Gabonetako jaialdia - Iparralde DBHI
Gabonetako jaialdia
2020/01/20
Abenduaren 20ean, merezitako oporraldia hasi aurretik jaia izan genuen Iparralde Institutuan. Ikasleek, komisio ezberdinetan lanean aritu ostean, egitarau zabal eta aberatsa prestatu zuten.

Futbito txapelketa, tortilla eta bizkotxo lehiaketa, Just dance saioa, Kahoot txapelketa, mahai jolasak, batukada, erraldoiak, musika eta dantzak izan genituen.

Eta nola ez, Guraso Elkarteak prestatutako txokolate beroa!

Denok primeran pasatzeko aukera izan genuen. Hona hemen egunean zehar ateratako argazkien bilduma: Gabonetako jaia 2019