Etxerik txikiena antzerki obra

2022/10/24

Pasa den urriaren 21ean, DBH1eko ikasleak Iruñeko Antzerki Eskolan egon ginen, Etxerik txikiena izeneko antzerki obra ikusten. Izan ere, Ongi Etorri Errefuxiatuak izeneko proiektu batean buru belarri lanean gabiltza, eta antzerki obra honek errefuxiatuen gaia jorratzen jarraitzeko aukera ematen zigun. 

Bettina eta Norma-ren istorioa kontatzen du obrak, gerra batek halabeharrez elkartu dituenak. Noiz edo non gertatzen den ez dakigu, ezta jakin beharrik ere, helburua errefuxiatuen zaurgarritasuna ikusaraztea baita.  

Bettina-ren jolaserako gogoak eta bere bizi grinak, egoera zailenetan ere gure onena emateko gai garela gogoratu digute, itxaropenari heltzeko tartea ere badagoela. 

Antzerkiarekin hunkitu ostean, Laura Villanueva eta Eva Azpilikueta antzezleekin eta Maialen Diaz zuzendariarekin hizketan egoteko aukera izan genuen, gure galderak egin genizkien, eta haiek ere hausnarketa propioak egitera gonbidatu gintuzten. Aukera ezinhobea eman ziguten gogoratzeko denok momenturen batean migratzaileak izan garela.