Eskola Kontseiluaren eraketa - Iparralde DBHI - Ikasnova
Eskola Kontseiluaren eraketa - Iparralde DBHI
Eskola Kontseiluaren eraketa
2018/11/08
Iritsi zaigu Eskola Kontseilua osatzeko garaia. Gure ikastetxean Eskola Kontseilua lehenengoz eratuko denez, hauek dira bozketa bidez bete beharreko postuak:
- 5 irakasle
- 2 ikasleen aita, ama edo legezko ordezkari
- 2 ikasle
- Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari 1
Hemen dituzue zerrendatuta prozesuko atalak eta datak:
- Hauteskunde Batzordearen eraketa (zozketa azaroaren 12an)
- Zuzendaria
- Irakasle bat
- Ikasleen aita, ama edo legezko ordezkari bat
- Ikasle bat
- Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat
- Hauteskunde mahaien eraketa (zozketa azaroaren 19an)
- Hautagaitzen aurkezpena (azaroaren 23ko arratsaldeko 14:00ak arte)
- Bozketak
- Irakasleak (abenduaren 5ean)
- Ikasle eta gurasoenak (abenduaren 10ean)
Prozesuko lehenengo pausoa Hautekunde Batzordea eratzea da. Hau azaroaren 12an Iparralde DBHIko Erabilera Anitzeko gelan 11:30ean jendaurreko zozketa publiko bidez eginen da eta Batzordea azaroaren 19an elkartuko da jendaurreko ekitaldian hauteskunde mahaien zozketa egiteko, beste gauzen artean.
Ondoren, mahaien zozketaren emaitzekin batera hautagaitzak aurkezteko epea zabalduko da, azaroaren 23an 14:00etan bukatuko delarik.
Abenduaren 5ean irakasleen bozketak izanen dira eta abenduaren 10ean ikasle eta gurasoena.
Behin hauteskunde prozesua amaituta emaitzak publikatu eta abenduaren 18rako lehenengo Eskola Kontseiluaren bilera deialdia luzatuko da.
Hurrengo estekan prozesuari buruz Hezkuntza Departamentuko webgunean dagoen informazioa: Eskola Kontseilua
Animatu hautagaitzak aurkeztuz eta bozkatuz parte hartzera.