Eskola Kontseilua berritzea

2020/11/01

2 urte pasa dira Eskola Kontseilua lehenengo aldiz eratu genuenetik eta dagoeneko partaide batzuen berritzea egokitzen zaigu. Hauek dira 2020/21 ikasturte honetan berritzea dagozkigun postuak:

  • Irakasleen 3 ordezkari
  • Guraso eta tutore legalen ordezkari 1
  • Ikasleen ordezkari 1

Hauteskunde hauek aurreko kurtsoan Eskola Kontseiluan sortutako bakantzeak betetzeko ere erabiliko dugu

  • Administrazio eta Zerbitzuetako langileen ordezkari 1

Hauek dira Hauteskunde prozesuak izanen dituen pausuak

  • Hauteskunde Batzordea osatuko duten partaideen zozketa publikoa. Azaroaren 4an ikastetxeko patioan  goizeko 10:00etan eginen da. Batzorde hau honako kideek osatuko dute:
    • Zuzendaria
    • Irakasle bat
    • Ikasleen aita, ama edo legezko ordezkari bat
    • Ikasle bat
    • Administrazioko eta zerbitzuetako langileen ordezkari bat
  • Hauteskunde mahaiak osatuko dituzten partaideen zozketa publikoa. Azaroaren 6an ikastetxeko patioan eguerdiko 11:30ean eginen da. 
  • Hautagaitzen aurkezpena: azaroaren 10etik 16ko 14:00ak arte
  • Boketak: data Hauteskunde Batzordeak zehaztuko du.

Aurten lehenengo aldiz bozketa presentzialaz gain, Educa plataformaren bidez bozka online emateko aukera egonen da. COVIDaren egoera dela eta, zuen boto eskubidea bide honetatik egitera animatzen zaituztegu. Datak hurbiltzen direnean jarraibideak helaraziko dizkizuegu. Momentuz Educara sarbidea duzuela ziurtatu behar duzue besterik ez, eta ez bazenute, ikastetxearekin kontaktuak jar zaitezkete.

Hurrengo estekan prozesua arautuko duen Hezkuntza Departamentuko webgunean dagoen ebazpena: Eskola Kontseiluko hauteskundeetarako ebazpena

Animatu prozesuan parte hartzera, zuen bozken bidez edo zuen hautagaitzak aurkeztuz.