Eider Esparzaren lana 2022-2023 ikasturteko agendaren azalean

2022/06/16

Hurrengo ikasturteko agendaren azalaren aukeraketarako prozesua amaitu da. Eskerrik asko bozketan parte hartu duzuen guztiei eta nola ez, zuen lanak aurkeztu dituzuen guztiei. Aurten oso kalitate oneko 30 lan jaso ditugu. Zaila jarri diguzue aukeratzeko orduan.

Bozketan jende askok parte hartu du eta azkenean Eider Esparzaren lanak irabazi du bigarren aldiz. Lan hau ikasleen agendetan eta irakasleen koadernoetako portadan ikusi ahal izango dugu.

Zorionak Eider!