Biologia mintegiko proiektuen erakusketa

2022/03/04

Ebaluazio honetan zehar ikastetxeko sarreran ikasleek egindako proiektuekin sortutako erakusketak ikusgai egon dira.

DBH 4n biologia-geologia ikasgaian aldaketa klimatikoa klasean landu eta gero, eta Glasgowen antolatu zen klimaren goi bilerarekin kointzidituz, ikasleek proiektu artistiko desberdin burutu zituzten. Helburua zen institutuko ikasleen artean kontzientzia eta informazioa zabaltzea, eta horretarako lanak 5 arlotan banatu ziren: aldaketa klimatikoaren kausak, errealitatea grafikoen bidez adierazita, ondorioak, institutu mailan egin dezakeguna eta etorkizunerako hartzen ditugun konpromisoak.

DBH 1eko “Planeta bat hainbat zeru” proiektuaren baitan sortutako Eguzki sistemako maketak eta zeru desberdinen konparaketa jasotzen dituzten lapbookak.