Bertizeko kapaldia DBH 1. maila

2022/10/05

Irailaren 26 eta 28 artean Iparralde institututik 1DBHko ikasleekin Bertiz aldera hiru eguneko txangoa egin genuen. Ateraldiarekin bi helburu genituen, ongi pasatzea eta gure artean pixka gehiago ezagutzea.
Ia 100 lagun joan ginen eta inguru euskaldun batean ingurumenaz gozatzeko aukera izan genuen. Kopuruarengatik ez ginen denok aterpe berean sartzen eta batzuk Legasako Kattalin aterpean egon ginen eta gainerakoak Narbarteko aterpean.


Eguraldia ez genuen lagun izan baina halere aurreikusita genituen jarduera guztiak egin genituen, tirolinak, ferrata bideak, arroilen jeitsiera, zuhaitz parkea, Bertizko parke naturala ezagutu eta azken egunean, herri kirolak denok batera Mugaireko frontoian.
Hasieran genituen helburuak bete genituela uste dugu.

Argazkiak ikusteko klik egin hemen