Visita al museo de chocolate de Baiona / Visite au musée du chocolat de Bayonne - Iparralde DBHI - Ikasnova
Visita al museo de chocolate de Baiona / Visite au musée du chocolat de Bayonne - Iparralde DBHI
Baionako txokolatearen museora bisita
2025/02/06
Urtarrilaren 23an DBHko 1. eta 2. mailetako Frantseseko ikasleok Baionara joan ginen. Bertan, txokolatearen museoa bisitatzeko aukera izan genuen eta txokolatea nola ekoizten eta lantzen duten azaldu ziguten. Ez pentsa museotik txokolaterik probatu gabe alde egin genuenik! Txokolate dastaketa batekin bukatu genuen txangoa. Zalantzarik gabe, zapore ederra utzi zigun!
Hemen egunaren argazki batzuk: Baionako txokolatearen museora bisita