Azaroak 25 - Iparralde DBHI - Ikasnova
Azaroak 25 - Iparralde DBHI
Azaroak 25
2021/11/30
Aurten ere azaroak 25ean “Bortizkeria matxistaren kontrako nazioarteko eguna” ospatzen denean, hainbat jarduera eraman ditugu geletara hezkidetzan aurrera pausuak eman nahiean.
Eguenean bertan talde guztiekin bideo baten harira arazo honi aurre egiteko norberaren esku dauden ekintzen inguruko hausnarketa egin genuen geletan. Bestalde aste hauetan zehar mota guztietako jarduerak gauzatu dira.
- DBH 1. mailan, musikan, iraintzen ez duten abestien letrak landu dituzte
- DBH 2. mailako ikasleek balio etikoetan mikrohausnarketak egin dituzte, gaiaren inguruan argazkiak eta mezuak bilduz.
- DBH 3. mailan, plastikan, panpinekin egindako erakusketa prestatu dute. Ikasleak tutoretza orduetan pasako dira erakusketa ikustera.
- DBH 3 eta 4. mailan Nagore Lafage-ren inguruko dokumentala pasa da.
- DBH 3. mailan, robotika tailerran, bideo-jokoetan dauden estereotipoen inguruko hausnarketa egingo da.