Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako laguntzen deialdia 2020/21 - Iparralde DBHI - Ikasnova
Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako laguntzen deialdia 2020/21 - Iparralde DBHI
Hezkuntza-laguntzaren berariazko premia duten ikasleentzako laguntzen deialdia 2020/21
2020/08/30

Ohar honen bidez jakinarazi nahi dizuegu Heziketa Bereziko beka eta laguntzen deialdia argitaratu dela.
Laguntza hauek behar bereziak dituzten ikasleek eskolaz kanpo jasotzen dituzten laguntzak ordaintzera zuzenduak daude.
Deialdiaren inguruko informazio gehiago hurrengo ebazpenean duzue:
EBAZPENA, 2020ko UZTAILAREN 31koa, HEZKUNTZA ETA LANBIDE HEZIKETAKO ESTATU IDAZKARITZARENA, 2020-2021 IKASTURTERAKO HEZKUNTZA-LAGUNTZAREN BERARIAZKO PREMIA DUTEN IKASLEENTZAKO LAGUNTZEN DEIALDIA EGITEN DUENA.
Eskaerak aurkezteko azken eguna irailak 30a izango da.
Aurrerago egongo den Nafarroako Gobernuko hezkuntza bereziko premiak dituzten ikasleendako bekaren eskaera egin nahi baldin baduzue, jakin dezazue, beste urteko deialdietan, MEC-eko beka hau eskatzea ezinbesteko baldintza izan dela.
Edozein zalantza izanez gero, jar zaitezte kontaktuan gurekin.