Argazki matemaikoen I. lehiaketako irabazleak

2021/05/10

Matematika mintegiak Iparralde DBHIko maila guztietan Argazki matematikoen I lehiaketa antolatu du. Gaia kalea izan da, kalean ateratako edozein argazki izan zitekeen, eraikinak, seinaleak, kartelak, zubiak, … edo beste. Argazkia egin ondoren, izenburu bat eta matematikarekin lotzen duen azalpen batekin aurkeztu behar zuten. Lehiaketaren helburuak, matematiken baliagarritasuna ikusaraztea argazkien bitartez eta eguneroko bizitzako egoerak matematikekin lotzea izan ziren. 

Lehiaketako irabazleak haien lana eskuan dutela

Lehiaketan, lau mailetako ikasle askok parte hartu dute eta maila bakoitzeko irabazle bat egon da. Hauek izan dira: 

  • DBH1: Laia Elizalde. “Zerura doan eskailera”
  • DBH2: Ekine iriarte: “Matematika munduan”
  • DBH3: Jon Alday. “Pitagoras egunerokotasunean”
  • DBH4: June Zandueta “Zirkulu fraktal bat buklean”

Irabazle bakoitzak bere saria jaso du.