Antzerkia Balio Etikoak lantzeko

2023/03/26

DBH1eko eta DBH2ko talde eleanitzetako ikasleek istorioak sortu dituzte eta ikaskideei antzeztu dizkiete gelan, Balio Etikoetako bigarren ebaluazioko proiektu gisa. Gela bakoitzean hiruzpalau istorio sortu dituzte taldeka, baldintza zutelarik talde bakoitzean auzi sozial bati erantzutea. Ur edangarririk egongo ez den etorkizun hurbila, gerra batetik ihes egin behar izan duten migratzaileak, hezkuntza publikorako dirurik ez dagoen mundua eta antzerako arazoei erantzun diete sortu dituzten antzerki irudimentsuetan. Behin pertsonaiak eta istorioa sortuta, elkarri antzeztera animatu dira.